Anari + Birkit
Organizado por: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba
Venta online cerrada.
Para máis información pregunta ao organizador do evento.
Os datos do organizador están no apartado "Organizado por".
Detalle del evento
Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak; ez da erraza Anariren musika definitzea, baino badu halako magnetismo bat, erakarmen indarra. Hainbat abeslarirekin konparatu dute: PJ Harvey (zenbait girotan Euskal Herriko PJ Harvey deitu diote), Cat Power, Nick Cave... 'Zure aurrekari penalak' diska bikainaren ostean, 'Epilogo bat' diska laburra argitaratu zuen 2016 amaieran. Azken diska honek, Anarik berezko dituen ezaugarri intimistaz gain, edertasun elektrikoa eta pop-rock onirikoaren ukituak ditu.
2018an, Adarra Saria eman zioten, Donostiako Udalak euskal musikan egindako ibilbide artistikoa omentzeko 2014az geroztik ematen duen saria; sari hori irabazi duen lehen emakumea da.
Gaua Birkit bakarlariak irekiko du. Eorann edo Red Carmine moduko post-noise-rock taldeetan aritu ondoren bakarkako lehen disko bat plazaratzea erabaki du. Horretarako, folk-rock aldera joaz zimurrak pittin bat lisatu eta intimotasun handiagoko giroetan murgildu da.
Opinións (2) 2 Opinións