ZETAK (Sarrerak agortuta)

Soreasu antzokia. soreasu auzoa - Mapa ikusi
Data desberdinak -

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Zeinen Ederra Izango Den

Erabat naturalki sortu den mugimendu baten isla da "Zeinen Ederra Izango Den". Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean galdutako denbora berreskuratzeaz askoz harago joango gara. Planak aldatu eta aiton-amonei denbora gehiago eskainiko diegu. Pantaila-aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugu txikitako lagun harekin. Edozein aitzakia aprobetxatuko dugu mendira joan eta hankak lurrean sentitzeko (Eta ez hainbeste oraingo "hodei" digital horretan).

Hausnarketa honen eragilea Covid-19aren krisia izan da. Baina honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu. Benetan merezi duten gauzei atentzioa jartzean datza. Eta agian ez horrenbeste, adibidez, sare sozialei.

Disko hau, bere abesti eta bideoklipak denonak sentitzen ditugu. Ez bakarrik ZETAK-enak. Sortze prozesu oso kolaboratiboa izan du lan honek. Jende askok hartu du parte ZEIDen: Nire amonak, lehengusuak, nire kuadrillak, aitak, osabak, izebak, crew-ak, nire arrebak, ilobak, lehengusinak, aitonak... Geure bideoklipetako bat jarri eta ez dugunean ia inor ezagutzen, zera sentitzen dugu: DISKO HAU DENONA DA.

Txarrenari onena ateratzen diote abesti hauek. Gizakiok batu beharra dugulako. Guzti honetatik gauza onak atera ditzakegula sinisten dugu. Sufritutakoaz ikasi. Momentua da: Bideratu dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. Guzti hau pasako da. Eta ikusiko duzue Zeinen Ederra Izango Den.

Sarbide politika

16 urtetik beherakoak,heldu batekin joan beharko dira.

Baimena deskargatu

Galeria

Iruzkinak

3
Conciertazo
Un conciertazo.
Leire 2020/12/23 egunean joan zen
Zetaken kontzertua
Oso atsegina iruditu zitzaidan. Giro polita soru zen
Larraitz 2020/12/23 egunean joan zen
Brutala!
Brutala!
Naroa 2020/12/23 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.