Miñan

Biteri Kultur etxea. Nafar kalea 18 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Afrikatik Europara. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Sorkuntza: Ibrahima Balde – Amets Arzallus.

Zuzendaritza:Ander Lipus.

Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs.

Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye.

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Iruzkinak

3
Ikaragarria
Harrituta antzezleen kalitatearekin, hunkituta Ibrahim(ar)en bizi esperientziekin, etsita hori aldatzeko ditugun aukeren aurrean. ZORIONAK!!!
Onintza 2024/11/26 egunean joan zen
Errealitatea
Jende askok bizi duen egoera latzaren islada da.
Ana 2024/11/26 egunean joan zen
miñan
Ederra aktoreen lana..oso ondo adierazita protagonistaren bizitza eta pasatako guztia.
Jaione Rodriguez Esnaola 2024/11/26 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.