Tabuen kutxatik oholtzara
Organizado por: Hernaniko Udala
Venta online cerrada.
Para más información pregunta al organizador del evento.
Los datos del organizador están en el apartado "Organizado por".
Detalle del evento
BERTSO SAIO MUSIKATU SOLIDARIOA
Inurri elkartearen eskutik, minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko “Tabuen Kutxatik Oholtzara” proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira.
Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz, eta sortzen dituen emozioak azaleraziz; batzuetan serio, bestetan umorez, minbizitik biziminera.
Bertsolariak: Alaia Martin, Maialen Akizu, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
** Sarreren salmentatik lortutako etekinak Iñurri elkartearentzat bideratuko dira bere osotasunean.
Opiniones (3) 3 Opiniones