Anonyme Popular
Event s ap kartela mutua

Anonyme Popular

Brought to you by: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Soreasu antzokia. Soreasu auzoa See map Soreasu antzokia. Soreasu auzoa

Online sales are closed.

For more information please contact the organizer.

The organizer's data is in the "Brought to you by" section.

Event details

Igor Elortza bertsolari durangarraren proiektu berria Azpeitian estreinatuko du, sormen egonaldia Dinamoa sormen gunean egin ostean.

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.


Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.


Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak... Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.


Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus- entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.


Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.

Access policy

The promoter has not specified underage access policy, if you have any question please contact directly with the promoter.

Video

Comments (5) 5 Comments

Inor Dena
30/01/2023
Attended on 29/01/2023 VERIFIED COMMENT
Berezia
Bertsoak beste molde batean entzuteko emanaldia. Hori bai, hitzen sakontasuna benetan balioesteko, bakardadean entzutea eta irakurtzea onena.
Leire
30/01/2023
Attended on 29/01/2023 VERIFIED COMMENT
Latza!
Latza!
Miren
30/01/2023
Attended on 29/01/2023 VERIFIED COMMENT
USTEKABEKOA
Espero ez nuen zerbait, baina sorpresa oso atsegina. Orijinala, freskoa, dibertigarria, unkigarria... emozio asko batzen dituen ikusentzunekoa.
Joxin
30/01/2023
Attended on 29/01/2023 VERIFIED COMMENT
Igor - Rafa
Oso ondo prestatutako emanaldia izan zen. Letrak aberatsak (gure beste begiratu bat edo gure lanketa behar dute) eta musika oso egokia. Igorrek eta Rafak lana ederki egin dute.
Josune
30/01/2023
Attended on 29/01/2023 VERIFIED COMMENT
Oso ona
Oso ona
We and our partners use our own and third-party cookies in order to offer you the service in a correct way, measure the visits made to our website and, in specific cases, show you advertising and allow you to share content on social networks. You can obtain more information about cookies by consulting our Cookies Policy.