Kaufe Deine Eintrittskarten
Ereignisdetail
GIUDI E QUANI
Giuditta Cestarik (ahots nagusia eta bateria) eta Francesco Quanillik (gitarra eta koruak) 2016an osatutako taldea da Giudi e Quani. Laster batu zituzten indarrak funtsezko formazio batean, rockaren boterea eta garbitasuna, punkaren begirada desengainatua eta soul eta bluesaren espiritua uztartuz, zuzeneko lehergarri eta erakargarria sortuz, Italian eta atzerrian zuzeneko jarduera geldiezina sortuz.
Hamaika kontzertu eman ostean MORBOROCK Festival eta PISTOIA BLUES Festival jaialdian parte hartzeko aukera izan dute, Wolfmother eta Dirty Honey bezalako taldeentzat irekiz.Giudi e Quanik bi album ditu, bata autotitulatua eta azkena \'Out of My Way\', bertan topa daiteke \'Fool Yourself\' bideoklip ikusgarriko singlea.
HARAT
Ibai Gogortzaren proiektu berria da. Bertzeak bertze, Borrokan, Mice, Joseba B. Lenoir eta JIEL taldeetan gitarrista moduan aritzen da eta hau da bere lehenengo bakarkako lana, lehenbiziko aldiz ahotsa ere bere gain hartuko duena.
Azken boladan laukote moduan dabiltza, bateria (Mattin Arbelaitz), baxua (Iñigo Telletxea) eta gitarrekin (Joseba B.Lenoir eta Ibai). Esperimentaziotik rock doinuetara bitarteko doinu eta soinuak jorratzen ditu Harat-ek. Hitz gutxiko zuzenekoan, entzulea momentu bizi eta intentsuak dituen bidaia batetara gonbidatuko du.
Zugangsrichtlinien